XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bilintx

Ezin esan nezake nik askoz geiago,
ortan nabarmendua nere ustez nago;
oraindik gaztea ta gaiean banego,
biurtuko nitzake maitasunerago.

Loreak botea zan amaika neskatxi,
lan ortan etzuan ark egin oso gutxi;
eskeiñi genezazke eskerrak Bilintxi,
orra ura il zala eun urte iritxi.

Bilintx zoriontsua al zan mundu ontan,
ezbear zital batek ala iltzekotan?
Neskatxak erabiltzen zituan aotan,
itz goxo zoragarriz maitasun berotan.

Naiz bera egon arren barrendik egarri,
Bilintx zan Donostian maitasun-iturri;
joaten bagera ere danok erriz erri,
nola emango degu gizon aren berri?

Besterena joan gabe maitatutzen det nik
artu nuan ezkero, ta ez daukat penik.
Esaten banazute iñor joaten danik
andrea nola maita alako gizonik?